Chaitanya Irunen, 20 urte
- Xabier Zubimendi
- 24 may 2020
- 1 Min. de lectura
En el 2018 celebramos el vigésimo aniversario de la fundación de la escuela de yoga de Irun Chaitanyanda, por nuestro Maestro Chaitanya. Y compartimos en este espacio los bertsos que preparamos para él en esa ocasión. (Doinua: Orioko balearena)
Azpeititik Iruna astean egun bi
Duela hogei urte dator gure Xabi.
Kazkabarra, elurra nahiz bero izugarri
Yoga irakasteko ez dauka oztoporik
Begirada sakona, kementsu ahotsa,
Hemen, honela eta unetxo honetan,
Bizkarrezurra zuzen iskion ta aldakak
Nagikeria uxatuz hasten da saioa.
"Ez bazaizu gustatzen hor duzu atea”
“Yogarako bidean ezer ez da doan”
Negozio bat ez dela dago agerian
sortu duzun eskola Txingudi aldean.
Gizakion historian murgil igerian,
ofizialak ez diren bertsio originalak,
sutsu azaltzen ditu Chaitanya Maisuak,
kontzientziak beti piztuz, ikuspen globala.
“Abesten ez duena gaixotu egiten da”
Bibrazioaren boterea haren magia da,
Taldekideen ahotsak bateratzen dira,
Chaitanya-Mahachariak kantatzerakoan.
Solasaldi luzeak ardo beltza lagun,
Biribilen afari paregabekoak,
Gero kapalabati praktikatu behar
Alkoholemia kontrola topatzen bazara.
Bizitzak dakarrena ez da beti goxoa.
Ilunak izan dira oskarbi tartean,
Gure bihotzen erdian piztu duzun txispa
topa dezagun denok eskertu nahian!!!
Коментарі